Hori bai, betiko taldeak, otsail-martxotik hona martxan egon den taldeak, aurrera jarraituko du. Izan ere, eguaztenero dozena bat garaitar baino gehiago batzen dira kultur etxean, ariketa fisikoa egin eta sasoiko egoteko. Nagusien elkartetik adierazi dute "pozarren" daudela begiraleagaz. Bestalde, elkarteak jakinarazi du aurrera begirako asmo gehiago dutela esku artean.