Iurretako suhiltzaileek Garaiko zelai batean sorturiko sutea amatatu dute arratsalde honetan. Sugarrak 14:30etan isiotu dira baserri bateko landan, bertan beharrean zebilen traktoreak jaurtitako txinpartaren ondorioz. Segurtasun Sailak jakinarazi du sutea amatatuta dagoela. Ez da inor zauritu. Sugarrek zelai zati bat eta traktorea kixkali dute.