Garain panelak ipini dituzte eguneroko elementuen atzean dagoen zientzia ezagutarazteko

Anboto 2022ko uzt. 5a, 08:35

Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Museoaren Zientzia kalean erakusketa ibiltaria uztailaren 17ra arte egongo da ikusgai Garain.

Egitasmoaren bultzatzaileek "modu enpirikoan" frogatu gura dute "zientzia eguneroko bizimoduan inguratzen gaituzten gauza guztietan txertatuta dagoela". 11 infografiatan, iturriko ura, jogurta, zuhaitzen hostoak, ogia, garagardoa, telefono mugikorra edo barra kodea aztertuko dituzte ikuspegi zientifiko batetik. Erakusketa Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalerrietan zehar ibiliko da atzera eta aurrera, eta Garain egingo du lehenengo geldiunea. Epea amaiturikoan, erakusketa Garaitik Zuiara (Araba) joango da. Egitasmoaren antolatzaileek zientzia dibulgazioa han-hemenka zabaldu gura dute era honetako erakusketak berbaldietara, azoketara eta halakoetara zabalduta. 

Erakusketako irudiak eskuratzeko interesa duenak panel bakoitzean dagoen QR kodera jo dezake edukia deskargatzeko. Modu horretan, erabiltzaileak une oro kontsultatu eta partekatu ahalko du informazioa.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!