'Zientzia kalean' erakusketa ibiltaria uztailaren 17ra arte Garain

Anboto 2022ko eka. 27a, 15:57

Garaitarrek eta bertara hurbiltzen direnek eguneroko elementuen atzean dagoen zientzia ezagutu ahalko dute 11 infografiari eskerrak. Ogiaren, garagardoaren zein telefono mugikorraren atzean dagoen zientzia ezagutu ahalko da besteak beste.

Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Museoaren Zientzia kalean erakusketa ibiltaria uztailaren 17ra arte egongo da ikusgai Garain. Erakusketa Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalerrietan barrena ibiliko da atzera eta aurrera, eta Garain egingo du lehendabiziko geldiunea. Egitasmoaren bultzatzaileek "modu enpirikoan" frogatu gura dute "zientzia eguneroko bizimoduan inguratzen gaituzten gauza guztietan txertatuta dagoela". 11 infografietan, iturriko ura, jogurta, zuhaitzen hostoak edo barra kodea aztertuko dituzte ikuspegi zientifiko batetik. Epea bukatutakoan, erakusketa Garaitik Zuiara (Araba) joango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!