Eguna meza santuagaz hasiko dute. 12:30ean hasiko da elizkizuna. Gero, 14:30ean, herri bazkaria egingo dute Otea Loran elkartean. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, honakoa izango da menua: paella, entrekota piperrekin eta euskal pastela. Bazkalorduan ura zein ardoa izango dute, eta, bazkalondoan, kafea.
Bazkarirako izena eman gura duenak 695 787 439 telefonora deituta egin beharko du erreserba, hilaren 10a (martitzena) baino lehenago. Izena emateko beste bide bat Garai Biziondo izeneko whatsapp taldea erabiltzea da. Mezularitza talde horretako kide diren garaitarrek bertan egin dezakete erreserba, taldera mezu bat bidalita. Herri bazkarirako txartelak 25 euro balio du.