Heriotzari loturiko errituak ezagutzeko bisita gidatua zapatuan, Garain

Anboto 2022ko api. 29a, 11:00

Zelan ulertu izan da Euskal Herrian heriotza? Bada, galdera horri erantzun guran, Euskal Herriko erritu eta ohiturak ezagutzeko bisita gidatua egingo dute zapatuan, Garain.

 Bisita gidatua Momoitioko San Juan baselizan hasiko dute, bertako nekropolian, 10:00etan. Behin Momoitioko inguruak aztertuta, bisita gidatuak Garaiko kanposantuan izango du segida.

Bisita gidatua doakoa da, baina plaza kopurua mugatuta dago. Bertaratu gura duenak mezua bidali beharko du 639 400 786 telefonora. Gerediaga elkarteak, Garaiko Udalak eta Berbalagunek antolatu dute egitasmoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!