Azokan deneriko produktuak salgai ipiniko dituzte: Euskal Herri osoko Mintegien landareak/loreak, lorezaintzako lanabesak eta baserri tresnak ikusteko eta erosteko aukera izango da. Landare apaingarriak, zuhaixkak, kaktusak, landare haragijaleak, baratzerako Euskal Herriko hazi ekologikoak, orturako landare ekologikoak, ...
Bestalde, eskualdeko 3-4 baserritarrek Durangaldeko baserrietako produktuak dastatzeko eta erosteko aukera emango dute. Artisauren bat egotea ere aurreikusi dute.
Aurten ere erosketetarako zaindegi edo kontsigna zerbitzua egongo da. Azokazaleek erosketak kontsigna batean gorde ahal izango dituzte azokako giroaz gozatzeko, eta etxera joateko momentuan hasieran eman zaien txartelagaz erosketak bueltatuko dizkiete. Azoka gunean zehar erosketak kontsignara eramateko laguntzaileak egongo dira
Apirilaren 5ean, azokagaz lotutako berbaldia eskainiko dute: Berez ernetutako basoen kudeaketa eta Bioekonomiari buruzko hitzaldia. Arratsaldez izango da, 19:00etan, Garaiko Udaletxean. Hitzaldia Aitor Onaindia Bereziartuak emongo du, Mendi ingeniaria da eta Basoa Fundazioko zuzendari teknikoa da.