Taberna astelehenetik dago zarratuta. Une honetan, Garaiko herriguneko taberna biak zarratuta daude, Garai jatetxea ere itxita dago-eta, abendutik. Laster, arduradun berri batzuek jatetxea berriro zabaltzea itxaroten dute. Herriko taberna zabaldu bitartean, garaitarrak Otea-Lora elkartera joaten dira kopautxoa hartzera.