Porru-sortak, pastelak zein intxaur-otzarak prest daude enkantera irteteko Garain. Garaitarrek huts egin ezineko ohiturari eutsiko diote hilaren 17an, San Anton eguneko erremata tradizionalari. Iaz frontoira lekualdatu behar izandako saioa Elizabarrira bueltatuko dute aurten. 12:00etako meza amaitu eta gero egingo dute. Lazaro Milikua arduratuko da enkantea dinamizatzeaz.