Garaiko Udalak herriko ostalaritza jarduera sustatzeko bonuak kaleratu zituen udaberri bukaeran. Guztiak saldu ziren. Baina osasun-aginariek harturiko neurrien eraginez, saltutako bonuetako batzuk trukatu barik daude oraindik. Hori dela eta, udalak bonuak baliatzeko epea handitzea erabaki du. 2022ko apirilaren bukaerara arte erabili ahalko dira.