Turroia eta egutegiak
Garaiko udal iturriek adierazi dute datozen egunetan egutegiak eta turroia banatuko dituztela herriko etxe guztietan. Batzuek turroi gogorra jasoko dute, eta biguna besteek. Tokatzen dena. Udaleko behargin bi arduratuko dira horretaz. Garain aspaldikoa da herritarren artean turroia eta egutegiak banatzeko ohitura. Orain arte, Olentzerok eta Mari Domingik egin izan dute lan hori, baina iaz hasitako pandemia dela-eta, udal langileek hartu dute banaketa ardura.