Garaiko Udalak hondakin uren araztegi berri bat ipiniko du Oarren

Ekaitz Herrera 2021ko abe. 6a, 09:30

Garaiko udalbatzak hondakin uren araztegi berri bat instalatzea erabaki du, aho batez. Instalazioa herriaren erdigunetik gertu ipiniko dute, Oar auzoaren behealdean.

Aurreikuspenen arabera, abenduan ekingo diete lanei. Udaleko iturriek diotenez, orain lau bat hamarkadatik hona funtzionamenduan dagoen araztegia ez dabil ondo, eta arrakalak izaten ditu tarteka. Horregaitik, araztegi berriak herriko gaur egungo beharrizanei erantzungo die, biztanleria handitzeaz gainera ostalaritza negozioen kopuruak ere gora egin du-eta Garain.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!