Argazki zaharrak batzeko bigarren deialdia Garain

Ekaitz Herrera 2021ko aza. 26a, 10:50

Gerediaga elkarteak eta Garaiko Udalak bigarren ekitaldi bat egingo dute antzinako bizimodua erakusten duten argazkiak jasotzeko.

Bilketa egun bitan egingo dute: gaur, 17:00etatik 19:30era; eta domekan, azaroak 28, 11:00etatik 14:30era. Bilketa udaletxean izango da. Erretratuak jasotzetik aparte, antolatzaileek lekukotasunak ere jaso gura dituzte. Jasoriko argazkiak digitalizatu egingo dituzte eta parte hartzaile bakoitzak kopia digitala jasoko du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!