Eguzki panelak ipini dituzte Garaiko frontoian, azpiegitura publikoek kontsumitutako energiaren %30 ekoizteko

Ekaitz Herrera 2021ko urr. 13a, 11:15

Garaiko Udalak moduluka instalatu ditu plakak, etorkizunean energia berriztagarria sortzeko ahala handitzeko. Panelei eskerrak, udalak %15 aurreztuko du argiaren faktura.

Garaiko Udalak eguzki plakak ipini ditu frontoiko estalkian, plaka horiei eskerrak udal azpiegituretan kontsumitzen den energiaren  ia herena modu berriztagarrian ekoizteko. Udalak gaineratu du eguzki panelak moduluka instalatu dituela, etorkizunean energia berriztagarria sortzeko ahalmena handitzen joateko. Izan ere, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan markatutako helburuen arabera, 2030. urterako, administrazioek energia berriztagarriak ustiatzeko instalazioak izan beharko dituzte, gutxienez kontsumoaren %32 hornitzeko. Lege horrek eraikin publiko guztiei eragiten die. Garaiko kasuan, udaletxeari, kultura-etxeari eta pilotalekuari.

Frontoian ipinitako eguzki plakei eskerrak Garaiko Udalak %15eko batez besteko aurrezpena lortu gura du elektrizitate hornidurari lotutako fakturan. Bestalde, instalazio berriari eskerrak, 2.100 kilo karbono dioxido gutxiago isuri gura dute eguratsera, urtean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!