EGITARAUA
Urriaren 6a, eguaztena
- Herriko toponimia eguneratzeko orain arte egin den lana aurkeztuko dute jendaurrean. Herritarrek aukera izango dute hutsuneak antzemateko eta testigantza berriak jasotzeko. Aurkezpenean Erramun Osa alkatea, Roberto González de Viñaspre euskaltzaina eta Jon Ander Ramos ikertzailea egongo dira. Udaletxean egingo dute.
Urriaren 16a, zapatua
- Elizaberrin 'Amor oscuro' antzezlana eskainiko dute. Antzezlanak Federico García Lorca poeta espainiarraren sonetoak ditu oinarritzat. Poema horietan, sexu bereko lagunen arteko maitasuna, ezintasunak eta gabeziak aipatzen dira besteak beste. Lorca Espainiako errepublikaren kontra altxatutako matxinoek fusilatu zuten, bere idenengatik eta homosexuala izateagatik. Ekitaldia 19:00ean izango da.
Urriaren 24a, domeka
- 'Isiltzen joan zirenak' kontzertu dramatizatua, Ameli eta Xirrikitunen jostunek taldearen eskutik. Lourdes Iriondo kantariaren lanak interpretatuko dituzte era dramatizatuan. Iriondo Ez dok hamairu taldeko kide izan zen, 60ko hamarkadan euskal kulturgintzaren berpizkundea eragin zuen korrontearen baitako kide. Garaiko Udalak iragana gogoratu eta emakumeek euskarari eta kulturgintzari eginiko ekarpena azpimarratu gura du ekitaldiagaz. Emanaldia Elizaberrin izango da, 18:00ean.
Urriaren 30a, zapatua
- Argazki zaharren erakusketa. Elizaberrin egingo da, arratsaldeko 18:00etan. Joan den asteburuan batutakoak aurkeztuko dituzte jendaurrean.