Aurrera egin dute. Eta lanik ez zaie falta izan. "Ekainetik irailera bitartean, beteta izan dugu landetxea, eta izan ditugun bisitarien profila oso aldakorra izan da", azaldu du Gezuragak. Aurten, Espainiako hegoaldetik etorritako turismoa izan dute batez ere. "Murtziatik, Huelvatik etorritako jendea izan dugu. Madrildarrak ere bai, eta baita katalan ugari ere. Oso esker oneko bezeroak izan dira", dio arduradunak. Euskal Herriko bertako bisitariak ere izan dituzte. Hiru bikote euskaldun izan dituzte.
Denboraldiaren hasieran, landetxeko prezioak bere horretan mantentzea erabaki zuten. "Dirurik ez dugu egin. Uda salbatzea lortu dugu", azpimarratu du Gezuragak. Eta bisitariekin ere beste horrenbeste. Kunplitu dute. "Euskal Herria bisitatzeko aukera eskaini diegu. Oso pozik joan dira hemendik. Bete dugu gure funtzioa", dio.