Santa Katalina ermitatik Etxeitako arteraino doan bidea konpondu dute

Anboto 2021ko eka. 11a, 10:00

Garaiko Udalak Santa Katalina ermitatik Etxeitako arteraino doan herri bidea konpondu du. Garaiko Udaletik azaldu dutenez, bertan bizi diren garaitarren eta Etxeitako artea ikustera joaten diren bisitarien ibilgailuen segurtasuna indartu gura dute lan horiekin.

Hori horrela, eta segurtasuna bermatze aldera, babesak ipini dituzte errepide ertzean. Babes horien barrualdea metalezkoa da, eta kanpoaldea zurezkoa. Bestalde, herri-bide hori estua dela kontuan hartuta eta babesak ipini ahal izateko, inkak ipini dituzte bidearen kanpoaldean, hainbat garieratan, orografiaren arabera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!