Garaiko Udalak herriko umeentzat udalekuak prestatzeari ekin dio

Ekaitz Herrera 2021ko mai. 5a, 09:00

Uztailean pandemiaren egoera zelakoa izango den jakiterik ez dagoen arren, baina kontuak hobera egin dezakeelakoan, Garaiko Udalak udalekuak antolatzeari ekin dio, "aurrelanik egin ezean ez delako antolatzeko astirik egongo".

Udalak uztaileko lehenengo hamabostaldirako antolatu gura ditu eta herrian erroldaturiko ume eta nerabeentzat mugatu gura du zerbitzua. Asmoa ahalik eta osasun "arriskurik txikiena" hartzea dela adierazi du.

Aurrerantzean, udalekuetan parte hartzeko interesa duten familien eta umeen zerrenda osatu gura du udalak. Interesdunek 946816393 telefonora edo udala@garai-udala.eus helbidera jo dezakete.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!