Landareen Azokarik ez da egingo Garain

Anboto 2021ko api. 7a, 11:13
2018ko Landareen Azoka.

Landareen Azoka apirilaren 18an zen egitekoa, baina izurritea izaten ari den "bilakera ezkorra" ikusita, azoka egiteko baldintzarik ez dagoela iritzi dio Garaiko Udalak. "Tentuz eta zuhurtziaz" jokatu gura du.

Iaz konfinamenduak zapuztu zituen Landareen Azoka egiteko planak. Aurten, berriz, izurriaren bilakaera ezkorrak. Garaiko Udalak "tentuz eta zuhurtziaz" jokatu gura du kutsatzeen kopurua "izugarri" hazi delako azkenaldian, eta txertatze kanpaina "uste baino motelago" doalako. "Orain, lehentasuna izurriteari aurre egitea da, osasun-agintariek emandako jarraibideei jaramon eginez, erantzunkizunez eta arduraz jokatuz", adierazi du udalak. Datorren urtean Garaiko Landareen Azoka egin ahal izateko nahia agertu du, "herritarren eta bisitarien partaidetza handiarekin eta giro ezin hobearekin". Landareen Azoka apirilaren 18an zen egitekoa. Udalak antolatu ohi du azoka, urtero, Urkiola Landa Garapenagaz batera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!