Diru laguntzak prest kirola Durangaldeko instalazioetan egiten duten garaitarrentzat

Ekaitz Herrera 2021ko ots. 23a, 11:53

Garaiko Udalak diru laguntzak emango dizkie ariketa fisikoa egitera Durangaldeko kiroldegietara jo behar izaten duten herritarrei. Modu horretan, udalak "bizi ohitura osasungarriak" bultzatu gura ditu. Diru laguntzaren zenbatekoa gastuaren % 30 izango dela aurreratu du, eta, gaineratu du, diru laguntzaren kopurua 100 eurokoa izango dela gehienez eskatzaile bakoitzeko.

Eskaria egin gura duenak udaletxera jo beharko du, martxoaren 15a baino lehen. Interesdunek Garaiko udalerrian erroldatuta egon beharko dute urtebete lehenago gutxienez, eta ikastaroa amaitu arte erroldatuta jarraitu beharko dute. Durangaldeko udalerrietako edozein Kiroletako Udal Institututan (KUI) edo kirolgunetan matrikulatuta egon beharko dute eta egunean izan beharko dituzte Garaiko Udalari ordaindu beharreko zergak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!