Garaiko Udalak luzatu egin du 'Garai biziarazi' bonuak erabiltzeko denbora

Anboto 2020ko aza. 18a, 09:33

Garaiko Udalak, izurriteak kolpatutako Garaiko landetxearen eta herriko jatetxeen jarduera ekonomikoak sustatzeko asmoz, 'Garai biziarazi' bonuak kaleratu zituen uztailean. Herritarrek ederto erantzun zioten egitasmoari, eta egun gutxiren buruan agortu zituzten.

Hasieran, bonuok erabiltzeko epea abenduaren 31n amaitu behar zen arren, epe hori 2021eko martxoaren 31ra arte luzatzea erabaki du Garaiko Udalak. "Ostalaritzako establezimenduak eta landetxea zarratzearen ondorioz, pertsona batzuek ez dute bonuak erabiltzeko modurik izan. Beraz, epea luzatzea erabaki dugu", azaldu dute Garaiko Udaleko kideek prentsa ohar baten bitartez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!