Garaiko Udalak herriko toponimia berritzeko ikerketa beka ipini du martxan

Ekaitz Herrera 2020ko urr. 14a, 09:37

Martxan da Garaiko toponimia berritzeko ikerketa lana. Udalak ikerketa beka bat kaleratu du eta Jon Ander Ramos ikertzaileari eman dio toponimia aztertzeko, antolatzeko eta datu base batean biltzeko enkargua.

Udalaren asmoa euskarazko leku izenak eta herriko ageriko hizkuntza-paisaia eguneratzea eta normalizatzea da. Herriko toponimia mapa eraberrituko dute ikerketagaz.

Ramosek sei hilabeteko epea izango du ikerketa garatzeko, eta herri mugakideen leku izenak ere aintzat hartu beharko ditu (Berriz, Iurreta, Abadiño). Garaiko Udalak 2.500 euro bideratu ditu ikerketara.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!