Garaiko landetxean ohi baino bisitari gazteagoak egon dira uda honetan zehar

Ekaitz Herrera 2020ko ira. 4a, 12:00

Garaiko landetxeko kideek opor sasoiaren balantze gazi-gozoa egin dute. "Alde batetik, balantzea gozoa da lan handia egin dugulako, beharginen lanpostuei eustea lortu dugulako eta inolako osasun arazorik egon ez delako; baina gazia da etekinik lortu ez dugulako", azaldu du Jasone Gezuragak, Garaiko landetxeko arduradunak.

Pandemiaren eraginez sortutako gastuak estaltzea lortu dute uda honetan zehar, baina aitortu dute negozio lez ez dutela beharrezko etekina lortu. Inoiz baino bisitari gazteagoak izan dituzte. Adinaren batez bestekoa jaitsi egin da eta horrek isla izan du kontsumoan. "Gazteriak hemen lo egin arren, gurago dute kafea edo dena delakoa kanpoan hartu", dio Gezuragak.

Edozelan ere, etsi barik, tinko begiratzen dio etorkizunari. Durangaldeko eragileen arteko elkarlanera deitu du Gezuragak. "Durangaldea denona da eta zaindu egin behar dugu. Denon artean sinergiak sortu eta aurrera egitea dagokigu", gaineratu du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!