Garaitarren osasuna babestu asmoz, ekainaren amaieran Garaiko Udalak jaiak bertan behera utziko zituztela iragarri zuen. Orain jaiak gogoratu eta herritarrei eskerrak eman asmoz, jaietako argazki zaharrekin bideo bat prestatu dute. Bideoa Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren laguntzarekin egin dute.