Garaiko herritarrek udaletxera jo dezakete berriro, gaurdanik

Ekaitz Herrera 2020ko eka. 1a, 10:14

Udaletxe barruan aurrez aurreko zerbitzua eskaintzeari berrekin diote gaur,  baina horretarako aurretiazko hitzordua eskatu beharko dute herritarrek. Izan ere, zarratuta egongo dira kanpoko ateak. 

Koronabirusaren krisialdiagatik hainbat hilabetez zarratuta egon ostean, Garaiko udaletxea zabalik dago berriro. Gaur ireki ditu ateak. Herritarrek berriro jo ahalko dute udaletxera tramiteren bat egitera, baina horretarako aurretiazko hitzordua eskatu beharko dute. Izan ere, kanpoko ateak zarratuta egongo dira. Bestalde, udalak herritarrei eskatu die "ahal den heinean", tramiteak, modu telematikoan egiteko. 

Babes neurriak

Garaiko Udalak gogora ekarri du udaletxe barrura jotzen duen herritarrek osasun agintariek emandako gomendioak bete beharko dituztela. Sartzerakoan eskuak garbitzea eta maskara ipintzea gomendatu dute. Bestalde, udalak jakinarazi du metakrilatozko manparak ipini dituela udal bulegoetan, segurtasun-tartea betetzea ezinezkoa den eremuetan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!