Santa Katalina baselizatik Garaiko herrigunera bitarteko errepidea konpontzen dabiltza

Maialen Zuazubiskar 2020ko mai. 12a, 12:46

BI-3341 errepideko lanak maiatz hasieran hasi zituzten eta hile bukaerarako bukatuta izatea aurreikusten dute. 

Garaiko Udalak jakitera eman duenez, Santa Katalina basellizako bihurgunetik Garaiko herrigunera bitarteko tartea, 200 metro inguruko tartea, konpontzen hasi dira hilabete honetan. Bide zati hori hondatuta eta jausita egon da, lur zati bat mugitu zelako. Maiatz amaierarako amaituta egongo direla aurreikusten dute. 

Egingo dituzten lanak: metalezko erraiak iltzatuko dira oinarrian, batez beste, 6 metroko sakoneran, hormigoi armatuzko horma bat altxatuko da eta hondaturik dagoen asfaltozko aglomeratuaren zorua konpondu eta lanak egiteko kendu diren segurtasun-hesiak berriro jarriko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!