Garaiko Udalak Momoitioko San Juan baselizaren ingurua hobetzeko lanak egingo ditu

Ekaitz Herrera 2020ko mar. 10a, 09:56

Garaiko Udalak egindako azterketen arabera, "lurraren trinkotzearen ondorioz", eta "aleen adina dela-eta", Momoitioko San Juan baselizaren inguruko zuhaitz batzuk jausten hasita daude. Zuhaitz batzuek onddoak dituztela eta enborra ere ahuldu egin zaiela ondorioztatu dute ikerketek, eta udalak lanak egingo ditu arazoa konpontzeko.

Baselizaren inguruan dauden zuhaitzen egoera aztertu eta gero, premiazko inausketa batzuk egingo ditu. Inguruneko bizilagun eta erabiltzaileentzat "arriskutsuak izan daitezkeen" adar hilak kendu eta "ainguraketaren bat" egingo dute zuhaitzik jausi ez dadin. Bestalde, "bertako haritz eta arte zaharren ordezkoak izan litezkeen zuhaitzak landatuko ditugu", esan dute.

Azkenik, inguruaren balio ekologikoari lotutako informazio panelak ipiniko dituzte. Momoitioko inguru paregabea zaintzeko eta babesteko deia ere egin du udalak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!