Umeentzako eta gazteentzako ludoteka zerbitzua ipiniko dute Garain, otsailetik maiatzera arte

Ekaitz Herrera 2020ko urt. 23a, 16:40

Zerbitzua hilabetean behin eskainiko dute, zapatu batean, eta debaldekoa izango da. Ludotekagaz, "ume eta gazteen arteko harremanak sendotu" eta euskararen erabilera ere "sustatu" gura du Garaiko Udalak. Durangoko Berbaro euskara elkarteak eskainiko du zerbitzua bertan. Izena emateko, udaletxera jo behar da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!