[BIDEOA] Porruak, oiloak eta untxiak eskuratzeko norgehiagoka Garaiko errematan

Ekaitz Herrera 2020ko urt. 17a, 16:59

800 euro inguru batu dituzte Garain egindako errematan. San Antonio eguna izanda, urtero legez, hainbat izan dira Elizabarrira gerturatu eta baserriko produktuen enkantean parte hartu duten herritarrak. Denetarik ikusi ahal izan da bertan, hasi porru eta ardi esnetik, eta, oilanda zein untxietara arte. Batutako diruaren erdia Ekuadorgo proiektu bat laguntzera bideratuko dute

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!