Ohiturazko errematagaz ospatuko dute San Anton eguna Garain

Anboto 2020ko urt. 10a, 10:00

Usadioari eutsi eta Erremata egingo dute Garain, San Anton egunez. Ondoren, bazkaria izango dute San Migel elkarteko bazkideek, Otea Loran elkartean. Izena emateko azken eguna izango da urtarrilaren 13a.

Elizabarriko meza amaitzean, Errematan batuko dira herritarrak urtarrilaren 1an, baserritarrek eramandako jaki eta animalien enkantean parte hartzeko. Hitzordua, 12:30ean jarri dute. Ondoren, bazkaltzeko elkartuko dira San Migel elkarteko bazkideak, Otea Loran elkartean. Izena emateko 695 787 439 telefonora deitu daiteke edo mezua idatzi. Garai-Biziondora ere deitu daiteke. Horretarako azken eguna da urtarrilaren 13a, San Migel elkarteko arduradunek jakin eragin dutenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!