Baserriko produktuen azoka egingo dute domekan Garain, lehenengoz

Anboto 2019ko abe. 18a, 16:52

San Tomas egunaren ostean eta Gabon aurreko azkenengo erosketei begira, baserriko produktuen azoka egingo dute lehenengoz Garain, Urkiola Landa Garapenak eta udalak antolatuta. 12 ekoizlek euren produktuak ipiniko dituzte salgai.

Udaletxearen ondoko plazan egongo dira salmahaiak. Besteak beste, gazta, txakolina, txerrikia, ogia eta pastelak egongo dira. Gutxi gorabehera 11:00etik aurrera hasiko da azoka mugimendua.

Bertako produkuak

Garaiko bertako produktuak ez dira faltako. Herrian ekoitzitako kontserbek eta garagardoak haien lekutxoa izango dute. Elorrioko berakatz beltza ere erosgai egongo da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!