Garaiko Udalak Amankomunazgoan sartzeko eskaria egin du, 21 urtez bertatik kanpo egon ostean

Ekaitz Herrera 2019ko aza. 28a, 11:43

Garaiko udalbatzak EAJren eta Herriko Taldearen botoegaz, aho batez, erabaki du Amankomunazgoan berriro sartzeko eskaria egitea. 1998ra arte Durangaldeko Amankomunazgoaren parte izan zen Garai, baina bertatik banatzea erabaki zuen. Orain, 21 urte geroago, Amankomunazgoko 9. udalerria izatera pasako da Garai.

Udalak ohar batean jakitera eman duenez, "Garaiko Udalak, normaltasunez eta ondorio guztiekin, gainerako udalerriak elkartzen dituen eskualdeko egiturarik gorenean, Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoan, parte hartzea eta erabakiak era berdinkidean partekatzea egokia dela iritzi dio". Halaber, "Durangoko Merinaldearen Amankomunazgotik jasotzen dituen zerbitzuei eustea ez ezik, horiek Euskara Zerbitzuarekin osatzea ere" erabaki du Garaiko Udalak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!