[ARGAZKI GALERIA]: Gorka Izagirre eta Paula Suarez nagusi Garaiko ziklo-krosean

Maialen Zuazubiskar 2019ko aza. 23a, 15:28

Eguraldia lagun izan ez duten arren, jendetza batu da gaur goizean Garaiko Ziklo-kros Sari Nagusian. Garaiko Triatloi Taldeak eta Garaiko Udalak elkarlanean antolatu duten proba lehenengoz jokatu da gaur, eta bertan, Bizkaiko txapeldunak erabaki dira. 

Elite mailan, Gorka Izagirre Astana taldeko txirrindulariak lortu du garaipena. Izagirrek atzetik aurrerako lasterketa egin du, eta ia proba guztian lasterketa buruan izan den Jon Munitxa abadiñarra azken aurreko itzulian aurreratu du. Helmugan bigarrena, Eiser-Hirumet taldeko Munitxa izan da eta hirugarrena Miguel Sanchez. 

Emakumezkoetan, Paula Suarezek (Laboral Kutxa - Euskadi Fundazioa) ez du aurkaririk izan eta nagusitasunez irabaztea lortu du. Bigarrena, Anne de Pablo (Mendiz-mendi) juniorra izan da eta hirugarren Nerea Isusi. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!