[BIDEOA]: “Garaiko ziklo-krosa zaleentzako ikusgarria eta parte hartzaileentzako dibertigarria izango dela uste dugu”

Joseba Derteano 2019ko aza. 20a, 18:47

Ander Azpitarte, Ion Sarasua eta beste hainbat lagunen lanari esker, Garain ziklo-krosa antolatuko dute zapatuan.

Garaiko Triatloi Taldeak eta Garaiko Udalak elkarlanean, Garaiko Ziklo-kros Sari Nagusia antolatuko dute azaroaren 23an. Proba horretatik, gainera, Bizkaiko txapeldunak aterako dira.

Zirkuituak ia hiru kilometro izango ditu. Garaiko udaletxearen aurrean hasiko da, hortik frontoi aldera joango da, eta elizaren ostetik igaro ondoren, kirolariak Ugar baserrirantz jaitsiko dira. Inguruko landak zeharkatu eta herriko plazarantz joango dira; gero zelaiaren bukaeran dauden egurrezko eskaileretatik igo ondoren, beheko aparkalekua zeharkatu, 180 graduko bira egin eta, 100 metrora, helmuga izango dute udaletxearen azpian.

Antolatzaileen aurreikuspenen arabera, ia 300 lagunek parte hartuko dute kirol proba honetako kategorietan.

AZAROAK 23, ORDUTEGIA
09:30; Master 30/40/50 eta 60 mailakoak
10:30; Kadete neskak eta mutilak.
11:15; Junior neskak eta mutilak. 23 urtez azpiko eta elite mailako neskak.
12:30; 23 urtez azpiko eta elite mutilak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!