Zaldai errekaren bazterreko errepidean hobekuntzak egingo ditu Garaiko Udalak

Ekaitz Herrera 2019ko aza. 6a, 11:10

Zaldai errekaren bide bazterretan, Iurretarako bidean, bi konponketa egitea erabaki du Garaiko Udalak.

Batetik, 150 metro luze izango den metalezko bazter-babesa ipiniko dute Momoitiko San Juan baselizatik Iurretara doan bidean, azken udalerri honekiko mugan. Hesia metalezkoa izango da, baina egurragaz estalita ipiniko dute. Ibilgailuen eta herritarren "segurtasuna areagotu" gura dute horregaz. Bestetik, Iurretako mugan dagoen bihurgunean sarri ura pilatzen dela-eta, errepidea altxatu, hodi berria ipini eta konponketak egingo dituzte. Eguraldiak laguntzen badu bost egunetan amaituko dituzte lanak. Aurreikuspenen arabera, azaroaren 11tik 15era bitartean errepide zati hori itxita egongo da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!