Garain ziklo-kros proba antolatu dute azaroaren 23rako

Joseba Derteano 2019ko urr. 29a, 15:36
Argazkia: Elorrioko ziklo-kroseko argazkia.

Garaiko Triatloi Taldeak ekimen berri bat antolatuko du azaroaren 23ko zapaturako: Garaiko Ziklokros Sari Nagusia. Gainera, Bizkaiko txapeldunak erabakiko dituzte lasterketa horretan. Master, kadete, junior eta open mailetan lehiatuko da proba.

Zirkuituak ia hiru kilometro izango ditu. Herriko tabernaren parean hasi eta amaituko da. Handik frontoira igoko dira, beheranzko bidea hasi aurretik. Frontoiaren atzealdetik txaleten inguruan dagoen zelaira jaitsiko dira partehartzaileak. Box gunea hantxe ipiniko dute. Handik, berriro gorako bidea hartuko dute ziklistek. Probaren ondoren, partaideek frontoiko dutxak erabili ahal izango dituzte. Lasterketako izen-ematea Euskadiko Txirrindularitza Federazioko webgunean egin daiteke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!