Estatuko lehen klub femenista sortu zuten lau emakumeri buruzko antzezlana da. Pilar Zubiaurre (1884-1970, Garai) da euretako bat. Espainiako Gerra Zibila hasi ondoren, erbestetik idazten dute laurek. Beren sorterria faltan botatzen dute eta gogora ekartzen dute, lagunekin batera, elkarrekin nola sortu zuten Lyceum Club, Espainiako lehen klub feminista. Emakumearen interesen alde borroka egin zuen kluba, emakumeen hezkuntza, kultur eta lanbide garapena bultzatu zuena.
Sarrerak
Sarrerak lortzeko lehentasuna garaitarrek izango dute: urriaren 14tik 17ra —gaurtik eguenera— udaletxean eskuratu ahalko dituzte, bost eurotan.