Garai kantari kantu poteoa egingo dute hilean behin, gaurtik hasita

Jone Guenetxea 2019ko ira. 20a, 11:00

Gaur iluntzerako, ekitaldi berria antolatu dute Garain: Garai kantari. Partaideak Herriko Tabernan batuko dira, 19:30ean. Antolatzaileek azaldu dutenez, "baten bat taldea zuzentzeko prest badago ongietorria izango da".

Gainera, musika tresnak eramatera animatu dituzte garaitarrak. Ekimenak jarraipena izatea da helburua. Hartara, hurrengo hileetan hileko azken barikuetan batzea da asmoa.

Aste kulturala
San Migel elkarteak 13. aste kulturala antolatu du datorren asterako. Hainbat txapelketa prestatu dituzte: irailaren 25erako briska txapelketa, 26rako tute txapelketa, eta 27rako mus txapelketa (ondoren, jan-edana izango dute). Irailaren 29an San Migel Eguna ospatuko dute. 12:00etan meza egingo dute eta, gero, bazkaritarako batuko dira Otealoran elkartean. Bertan, bazkiderik zaharrenak omenduko dituzte. Irailaren 21era arte eman daiteke izena bazkarirako (606273842).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!