Martxan dira Garaiko frontoia eraberritzeko azken lanak

Ekaitz Herrera 2019ko ira. 18a, 15:37

Kirol jardueretako eremua eskaintzeaz gain, frontoiak "kultura-jarduerak bertan egin ahal izatea" ere ahalbidetuko du aurrerantzean. Beharrak ondo bidean badoaz, garaitarrek abenduaren erdialde inguruan edukiko dute prest frontoi berritua.  Lanek 115.000 euroko aurrekontua dute.

Eraikinaren itxitura berrituko dute, besteak beste, frontoia urte osoan zehar erabilgarri egon dadin. Erramun Osa alkateak adierazi du "hotzaren, haizearen eta hezetasunaren aurkako isolamendua hobetu" egingo dutela, eta, gaineratu du, kirol jardueretako eremua eskaintzeaz gain, frontoiak "kultura-jarduerak bertan egin ahal izatea" ere ahalbidetuko duela aurrerantzean. 

Itxitura eta irisgarritasuna egokitzeaz gain, frontoiaren egoera indarrean dagoen legedira egokitzea eta energia kontsumoan aurreztea ere bilatzen du udalak. Pilotalekua eraberritzeko proiektuaren azken fase honek 115.000 euroko aurrekontua du. Lanak abenduaren erdialdean bukatzea dago aurreikusia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!