Beste hainbat ekitaldi izango dira hurrengo egunetan Garain. Bihar, 11:00etan meza nagusia izango da San Migel elizan. Ondoren, Santiago irudiaren ohiko prozesioa egingo dute Eleizabarriraino, agintariena eta Gernikako arbola dantzatuz. Ezpatadantzarien saioa izango da ondoren. Arratsaldean erregelen erakustaldia eta Boluda Kabaret antzerkia antolatuko dituzte.