Bestalde, uztailaren 30erako bertso saio ederra antolatu dute. Maialen Lujanbio, Onintza Enbeita, Igor Elortza eta Unai Agirre ibiliko dira kantuan.
Uztailaren 24an hasiko dituzte Garaiko jaiak, eta hilaren 31ra arte ekintza ugari izango dituzte. Donien Atxaren jasoeraren eta dantzarien azken entseguaren ondoren, oilasko pintxoen dastaketa egongo da, eta, gauean, Dj Bullek girotuko du jaien hasiera. Musikaren atalean, erromeriak izango du protagonismoa, baina hilaren 27an The Van eta State Alerta taldeen rock kontzertua egongo da.
Bestalde, uztailaren 30erako bertso saio ederra antolatu dute. Maialen Lujanbio, Onintza Enbeita, Igor Elortza eta Unai Agirre ibiliko dira kantuan.
2019 uzt 24 Garai