Sagardo Eguna ospatzeko elkartuko dira Garain, zapatuan

Markel Onaindia 2019ko mai. 9a, 10:00

Azken urteetan hartutako ohiturari uko egin barik, Sagardo Eguna ospatuko dute Garain.

Zapatuan izango da, 18:30ean, pilotalekuan. Parte-hartzaileek 5 euro ordaindu beharko dute edalontziarengatik, eta gero, gura beste sagardo edateko aukera edukiko dute. Oiartzungo Okiltxiki baserrian garaitarren laguntzagaz eginiko sagardoa egongo da. Gainera, jatekoa ere egongo da, eta DJ Bullek ipiniko du musika.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!