Hauteskundeak

Garaiko EAJk udal hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu du

Maialen Zuazubiskar 2019ko mai. 6a, 15:45

Garaiko EAJk maiatzaren 26an egingo diren udal hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu du. EAJko zerrendaburua Erramun Osa izango da,1995. urtetik, Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Aholku Batzordeko kide dena, eta AEKn, Ikastoletan eta Euskaltzaindian lanean ibilitakoa.

"Udal gardenagoa eta irekiagoa, herritarren artean komunikazioa eta lankidetza areagotzea eta parte-hartzea ahalbidetzea dira legealdi berrirako jarri ditugun helburuak", adierazi du zerrendaburuak. Era berean, zerbitzuak, ura eta saneamendua hobetzea, herriko bideak txukuntzea, zahartze aktiboa sustatzea, etxebizitzaren arazoari irtenbidea ematea, kultura eta euskara indarberritzea eta hiri-plangintza eraberritzea direla beraien asmo nagusiak azpimarratu dute jeltzaleek.

HAUTAGAIEN ZERRENDA OSOA:
1. Erramun Osa Ibarloza
2. Iñaki Txertudi Gardoki
3. Erregiñe Garamendi Ruiz
4. Enrique Ramos Alvarez
5. Amaia Atutxa Atutxa
6. Andoni Zabala Erdoiza
7. Jesus Maria Berriozabalgoitia Mazaga
8. Inmaculada Negugugor Berasaluze (ordezkoa)
9. Javier Etxeita Duñabeitia (ordezkoa)
10. Ana Maria Agirregomezkorta Ardanza (ordezkoa)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!