Lantziegoko herritarren bisita jasoko dute Garain, senidetza ospatzeko

Markel Onaindia 2019ko mai. 1a, 11:43
Garaitarrak Lantziegon.

Urteetako hartu-emana eduki ostean, 2013az geroztik ofizialki senide dira Garai eta Lantziego (Araba) herriak. Lotura hori ospatzeko, bisitak trukatzeko ohitura hartu dute, eta aurten lantziegarrak izango dira bisitan etorriko direnak, maiatzaren 4an.

14:30ean bazkaria egingo dute pilotalekuan, eta, ostean, DJ batek girotuko du arratsaldea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!