27 produktorek parte hartuko dute Garaiko Landara eta Lorazaintza Azokaren zazpigarren edizioan

Markel Onaindia 2019ko api. 13a, 09:00

Domeka honetan landarezaleen elkargune bihurtuko da Garai, Landara eta Lorazaintza Azokaren zazpigarren edizioa egingo baita herrigunean. 10:00etatik 15:00etara bitartean, askotariko landareak, loreak eta lorezaintzako tresnak ikusi zein erosi ahalko dira.

Gainera, Durangaldeko hiru baserritarrek bertako jakiak ere eskainiko dituzte: gazta, txakolina, sagardoa, baserriko ogia eta euskal pastela. Guztira, 27 produktorek parte hartuko dute etziko azokan. Lore enpresak 17 izango dira eta lanabesenak, 2; horiez aparte, loreak eta egurra uztartzen dituen artisau bat eta aurrez aipatutako hiru baserritarrak ere egongo dira.

Kontsigna eskura
Erosketak egiten dituzten herritarrek kontsigna bat edukiko dute eskura, herritik jai giroan lasai ibili ahal izateko. Antolatzaileek laguntzaileak ipiniko dituzte gauzak kontsignara eramateko.

Garaiko Udalak, Urkiola Landa Garapeneko Alkarteak eta Trumoi-tte kultur elkarteak antolatzen dute azoka, herriko nagusien eta hainbat boluntarioren laguntzagaz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!