Hauteskundeak

Ane Etxeita izango da Garaiko Herriko Taldearen alkategaia hauteskundeetan

Markel Onaindia 2019ko api. 5a, 13:00

Ane Etxeita Zabala izango da Garaiko Herriko Taldearen alkategaia maiatzaren 26ko udal hauteskundeetan. Etxeitak 30 urte ditu eta gaur egun ere zinegotzi da herriko udalean.

Beragaz batera, honako hauek egongo dira udalerako hautagaien zerrendan: Lazaro Milikua, Lander Loizate, Goiatz Etxeita, Jon Larruskain, Alazne Unzueta, Ziortza Etxeita, Juan Mari Berasaluze, Jose Ramon Zabaleta eta Alberto Astorkia.

Ane Etxeitak Gontzal Sarrigoitiaren erreleboa hartuko du talde independentearen zerrendaburu lez. Sarrigoitia 2007tik izan da alkate, Herriko Taldeak hauteskundeak irabazi eta udal gobernua hartu zuenetik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!