Garaiko duatloiaren lehen edizioa jokatu dute

Anboto 2019ko mar. 17a, 18:31

Korrika eta bizikletan egin dute kirolariek herriko triatloi taldeak antolatu duen lehen duatloian. Hiruko taldetan banatuta egin dute proba, bakoitzak zati bat eginez eta erreleboa emanez.

Lehia mixtoan, neska eta mutilak batera, Getxoko taldea izan da garaile. Nesketan Sestao Tri taldea nagusitu da, eta mutiletan Anb Triathlon taldea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!