Zelan ulertzen duzu martxoaren 8a?
Emakumeok ez ditugu aukera berberak. Aurreiritziek eta estereotipoek mugatzen gaituzte eta, horien arabera, lan jakin batzuk esleitzen zaizkigu eta beste batzuk ez. Gehiago graduatzen gara, baina goi karguetan gizonak dira nagusi. Soldata txikiagoak ditugu lan berdina eginda. Munduan 6 herrialdek baino ez dituzte lan arloko lege parekideak. Martxoaren 8a arrakalarik gabeko gizarte zabal eta justuaren aldarria da.