Garain duatloia antolatuko dute lehenengoz, martxoaren 17rako

Markel Onaindia 2019ko ots. 27a, 10:30

Garaiko Triatloi Taldea ekimen berri bat antolatzen dabil. Izan ere, duatloia egingo dute lehenengoz herrian. Orain arte, triatloiak eta mendi lasterketak egin izan dituzte.

Martxoaren 17an izango da duatloia, hiru laguneko taldekako erreleboetan. 11:00etan mutilak irtengo dira, eta handik bost minutura, neskak. Ez da ohiko duatloia izango, partaideek zatika osatuko dutelako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!