Udal aurrekontuko 40.000 eurogaz zer egin erabakitzeko aukera dute garaitarrek

Markel Onaindia 2019ko ots. 5a, 10:30

Udalak azaro hasieran onartu zuen 2019rako aurrekontua, eta bertan zehaztutako egitasmoez gainera, 40.000 euroko diru partida bat herritarrekin batera erabakitzeko helburuz gorde zuen. Lehenengoz sortu dute partida; iaz ere jaso zituzten herritarren ideiak, baina diru zehatz bat gorde barik.

Urtarril amaieran, batzar zabala egin zuten eta ideia batzuk plazaratu zituzten: euskararen ondarea berreskuratzea, argiteria hobetzea... Otsailaren 21era arteko epea egongo da proposamenak udaletxean aurkezteko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!